Larunbat gauean BIDEOKLIP TXAPELKETAN parte hartutako bideoklipen emanaldia izan zen Basarraten, gaueko kontzertuen atsedenaldian.
Aurten izan da kuadrilen arteko 1. bideoklip txapelketa eta bi lan aurkeztu dira: TXARLI BRAVO eta TXIRIKLIPA. Lehena, Gasteiz Tabernakoek egina eta bigarrena Txiri-txiri kuadrilak. Biak lan zoragarriak eta oso barregarriak. Dudarik gabe, Basarraten bilduta zegoen jendeak barre ederrak botatzeko aukera izan zuen bi lanon aurkezpenean, nahiz eta euriak hein handi batean ikuskizuna zaildu zuen.
Nahiz eta irabazle bakarra izan, antolatzaileek bi bideoklipen egileak zoriondu eta eskertu zituen, eta datorren urterako jende gehiago bideoklipak aurkeztera gonbidatu.
Jai Batzordetik eskerrik asko parte hartzaileei eta zorionak egin duzuen lan ikaragarriarengatik!
2011/07/20
2011/07/15
TRIBUTU GAUA
Asko eta asko izan ziren ostiral honetan Basarratera hurbildu zirenak antolatutako Tributu Gauaz gozatzera. 22.30tan hasiera emandako emanaldi honetan Su Ta Ke (Su ta gar), Picadura (Barrikada) eta La leñera (Leño) entzuteko eta ikusteko aukera zegoen. Giro ederra sortu zen txosna gunean, kontzertuak bukatu ostean ordu txikiak arte luzatu zena.
Kontzertuen atsedenaldian Idunaren ekitaldia egin zen, zeinetan jai parekideak eta eraso sexista gabekoak aldarrikatu ziren jendearen txaloen artean.
Kontzertuen atsedenaldian Idunaren ekitaldia egin zen, zeinetan jai parekideak eta eraso sexista gabekoak aldarrikatu ziren jendearen txaloen artean.
2011/07/14
PaILAzoak!
Txoro Txiri eta Mokoko pailazoak hurbildu dira gaur Karmelo plazara Santutxuko umeen gozamenerako. Asko eta asko izan dira 18.00tarako bertan zeudenak pailazoak ateratzeko zain. Ordubetez luzatutako ikuskizuna haurren -eta baita gurasoen- irrien artean pasa da.
Dantzen, jokuen, barreen eta abestien artean azkar pasa zaie umeei ordua, eta bukatzerakoan ondo pasa izanaren erakusle argiena euren aurpegiak ziren.
Arratsaldeari merezi zuen bukaera emateko ur zezena agertu da bat batean denen ezusterako eta handiak zein txikiak bustitzen jardun du Karmelo eta Zonatik.
Tarte ederra gaur gure pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dutenentzako!

Gazte bazkaria
Ostegun egurdia, 15.00ak eta dena prest aurtengo gazte bazkariari hasiera emateko.
Santutxuko hainbat gazte hurbildu dira gaur Basarrate plazan antolatutako gazte bazkarira. Asko izan dira bai, baina Santutxuko gazte guztiak behar ziren prestatutako janari guztiarekin bukatzeko. Izan ere sekulako platerrak zerbitzatu izan dira, inork gutxik bukatu ahal izan dituena. Goxo goxo zegoen gainera bertaratutakoen hitzetan.
Eguraldiak gaur bai lagun izan dugu eta giro ona ezin hobea bihurtzen lagun du. Bazkaria bukatu eta gero bertaratutakoak denbora luzez egon dira berbetan, bazkari arrakastatsua beraz.

Bilbomatiks eta bertso eta rap doinuek alaitu dute asteazken iluntzea.
Iluntzeko bederatziak aldera hasi dira musikari, bertsolari eta raperoak soinua frogatzen, handik gutxira emanaldiarekin hasteko. Bilbomatiks taldeko musikariek lagunduta, ... raperoak eta Potxis eta Ibon Ajuria bertsolariek osatu dute ikuskizuna. Hauei, Santutxuko auzokidea den Oihana Bartra gehitu zaie. Emanaldi polita egin dute, raperoa bertsotan eta bertsolariak rapatzen ikusteko aukera ere egon delarik. Asteazken iluntzerako giro polita eskaini dute gaurko artistek.
UME JOLASAK BASARRATEN
Asteazken arratsaldean ume jolasak egon ziren Basarraten Ximelgorri aisialdi taldearen eskutik. Txikitxoek eta gaztetxoek primeran pasatzeko aukera izan zuten 18:00etan hasi ziren ekimen guztietan.
Alde batetik, Ximelgorriren txosna ondoan irudiak koloreztatzen eta margozten ibili ziren, baita kamisetan eskegitzeko piñak ere. Basarrate erdigunean, bestetik, apur bat nagusitxoagoak zirenak armiarmara eta landa errea bezalako jolasetan aritu ziren.
Dudarik gabe, gure txikiek ere jaietan gozatzen dabiltza!!

2011/07/13
Auzoko taldeak
Asteartean gure inguruko hainbat gaztek sortutako musikaz gozatzeko aukera izan genuen. Egun osoan zehar egindako eguraldi kaxkarrak auzoko musika taldeen kontzertuak errespetatu eta euririk gabe ikusi eta entzun izan ahal genituen musika estilo ezberdinak eskaintzen zizkiguten Haxotz, Útimo día eta Inner Turbulence taldeen emanaldiak .
Bertaratutako jende ugariak, gehienak gazteak, 20.30tatik 12.00 arte luzatu ziren kontzertuak interes handiarekin jarraitu zuen.
Bukatu eta gero Basarraten sortutako giroak luze iraun zuen txosnen itxierara arte.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)