2011/07/13

Auzoko taldeak

Asteartean gure inguruko hainbat gaztek sortutako musikaz gozatzeko aukera izan genuen. Egun osoan zehar egindako eguraldi kaxkarrak auzoko musika taldeen kontzertuak errespetatu eta euririk gabe ikusi eta entzun izan ahal genituen musika estilo ezberdinak eskaintzen zizkiguten Haxotz, Útimo día eta Inner Turbulence taldeen emanaldiak .
Bertaratutako jende ugariak, gehienak gazteak, 20.30tatik 12.00 arte luzatu ziren kontzertuak interes handiarekin jarraitu zuen.
Bukatu eta gero Basarraten sortutako giroak luze iraun  zuen txosnen itxierara arte.