Asteazken arratsaldean ume jolasak egon ziren Basarraten Ximelgorri aisialdi taldearen eskutik. Txikitxoek eta gaztetxoek primeran pasatzeko aukera izan zuten 18:00etan hasi ziren ekimen guztietan.
Alde batetik, Ximelgorriren txosna ondoan irudiak koloreztatzen eta margozten ibili ziren, baita kamisetan eskegitzeko piñak ere. Basarrate erdigunean, bestetik, apur bat nagusitxoagoak zirenak armiarmara eta landa errea bezalako jolasetan aritu ziren.
Dudarik gabe, gure txikiek ere jaietan gozatzen dabiltza!!