2011/07/14

Bilbomatiks eta bertso eta rap doinuek alaitu dute asteazken iluntzea.

Iluntzeko bederatziak aldera hasi dira musikari, bertsolari eta raperoak soinua frogatzen, handik gutxira emanaldiarekin hasteko. Bilbomatiks taldeko musikariek lagunduta, ... raperoak eta Potxis eta Ibon Ajuria bertsolariek osatu dute ikuskizuna. Hauei, Santutxuko auzokidea den Oihana Bartra gehitu zaie. Emanaldi polita egin dute, raperoa bertsotan eta bertsolariak rapatzen ikusteko aukera ere egon delarik. Asteazken iluntzerako giro polita eskaini dute gaurko artistek.