Gaur, asteartea, arratsaldez, haurrentzako puzgarriak eta perretxiko erakustaldia antolatuta zuten Jai Batzordeko kideek Karmelo kalean. Honen ostean, Apika taldearen eskutik antzerkia ere egongo zen, baita ur zezena ere. Eguraldi okerraren ondorioz ordea, bertan behera geratu dira, arratsaldez haurrentzako prestatuta zeuden ekintzak. Antzerkia ostiralera atzeratu egin da. Arratsaldeko zazpiretan Karmelo kalean izango dute gaztetxoek Apika taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera.
GAZTE EGUN EURITSUA
Euria dela eta, arratsalderako prestatua zegoen kalejira ere bertan behera gelditu zen. Horren ordainetan, hala ere, Gazte Asanbladako kideek poteo bat egin zuten txostenatik eta gero Lakomi Gaztetxera joan ziren. Bertan Lakomi Gaztetxearen ibilbidea laburbiltzen zuen bideo bat jarri eta bi komunikatu irakurri zituzten: bata, gaztetxeak bizi duen desalojo arriskuta salatuz, eta bigarrena, Erromatik La Estrada gaztetxeko kideek bidalitako elkartasun gutuna.
Gauerdirako karaokea prestatua zuten Gazte Asanbladako kideek.