2011/07/14

PaILAzoak!

Txoro Txiri eta Mokoko pailazoak hurbildu dira gaur Karmelo plazara Santutxuko umeen gozamenerako. Asko eta asko izan dira 18.00tarako bertan zeudenak pailazoak ateratzeko zain. Ordubetez luzatutako ikuskizuna haurren -eta baita gurasoen- irrien artean pasa da.
Dantzen, jokuen, barreen eta abestien artean azkar pasa zaie umeei ordua, eta bukatzerakoan ondo pasa izanaren erakusle argiena euren aurpegiak ziren.

Arratsaldeari merezi zuen bukaera emateko ur zezena agertu da bat batean denen ezusterako eta handiak zein txikiak bustitzen jardun du Karmelo eta Zonatik.
Tarte ederra gaur gure pailazoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dutenentzako!