2011/07/15

TRIBUTU GAUA

Asko eta asko izan ziren ostiral honetan Basarratera hurbildu zirenak antolatutako Tributu Gauaz gozatzera. 22.30tan hasiera emandako emanaldi honetan Su Ta Ke (Su ta gar), Picadura (Barrikada) eta La leñera (Leño) entzuteko eta ikusteko aukera zegoen. Giro ederra sortu zen txosna gunean, kontzertuak bukatu ostean ordu txikiak arte luzatu zena.

Kontzertuen atsedenaldian Idunaren ekitaldia egin zen, zeinetan jai parekideak eta eraso sexista gabekoak aldarrikatu ziren jendearen txaloen artean.