2011/07/11

IKASLE BAZKARIA


Astelehen honetan auzoko ikasleen bazkariaren txanda izan da! Txosna eremuan Santutxuko ikasleak bildu eta prestatutako pasta eta solomoa dastatu egin dute giro alai batean.
15.00ak aldera hasitako bazkari herrikoi honetan ikasle izatearen harrotasuna gure Basarrate plazan, kalean, gazteon eremu naturalean, erakutsi nahi izan dute, euren artean erlazionatuz eta primeran pasatuz! Eguraldiak gainera, lagundu egin du.
Bazkaria beraz, aldarrikapena izatearekin batera, brometarako eta barretarako tartea ere izan da.