2011/07/12

Astelehen arratsaldeaz gozatzeko jolasak izan dituzte gaztetxoenek Garabi plazan.

Ximelgorri aisialdi taldeak antolatuta, jolas eta denbora pasa ezberdinak izan dituzte Garabi plazara gerturatutako umeek. Bertan, aurpegiak margozteko eta txapak egiteko aukera izan dute. Honetaz gain, egun berotsuari aurre egiteko, ur jolasak burutu dituzte; ur puxikekin, ur ontziekin, etb. jolastuz. Haurrek ere beraz, badute tartea jaietako egitarauan. Hurrengo egunetan ere, arratsaldeetan giro ederra aurkitu ahal izango dute auzoko plaza ezberdinetan.