2011/07/12

14 paella aurkeztu dira aurtengo txapelketara.

Euria egitearen mehatxupean ere, kuadrila ugari bildu dira aurten Basarra plazan paella txapelketan parte hartzera. Eguerdiko 12etatik hasi dira plazako txoko ezberdinetan lekua hartu eta paella prestatzen. Euria hasi, eta aterpe bila aritu da jendea, ondorioz plazan zehar sakabanaturik ikusi ahal izan dira kuadrilak. 

15:00ak aldera, Jai Batzordeko txosna parean paella guztiak bildu eta epaimahaia hauek frogatzen hasi da, saria nori eman erabaki asmoz. Epaimahaia, parte hartu duen kuadrila bakoitzeko kide batek osatu du, eta paella goxoena zein zen, itxura onena zein zuen eta orijinalena zein izan den erabaki behar izan dute.






Ondorengo kuadrilek hartu dute parte:
  1. Orkatzak
  2. Ramontxuren lagunak
  3. Danabez
  4. Jaaaaimatarrak
  5. Aurum-grew
  6. Santutxu Hockey taldea 1
  7. Santutxu Hockey taldea 2
  8. Iñigo
  9. Agus
  10. Larraxadargorri power
  11. Haizea eta Haizene
  12. Santutxuko Gazte Asanblada 1
  13. Santutxuko Gazte Asanblada 2
  14. Sareinak
14 kuadrila hauetatik, sari berezi bakoitza ondorengo taldeek jaso dute: Iñigok paella goxoenari saria (egurrezko koilara bat) eta itxura onenari saria (amantal bat) irabazi ditu. Santutxu Hockey taldea 1ek paella orijinalenari saria irabazi du (bonbilla bat). Eta Larraxadargorri powerek paella txarrenari saria irabazi du (limoi bat).