2011/07/11

Kultura ezberdinetaz gozatzeko aukera izan da igande iluntzean Basarraten.

Arratsaldeko zortzirak aldera, Majarambu taldea igo da taula gainera. Txalaparta doinuak flamenkoarekin uztartu ditu talde honek. Plazan bildutako jendeak, euren musika eta dantzaz gozatzeko aukera izan du.



Ondoren, musika gaelikoa izan dugu entzungai eskenatokian. Dominic irlandarra eta Greagori eskoziarra izan ditugu Santutxun euren herriko musika gure artean zabaltzeko gogoz. Kontzertuaren bukaeran euren KDak erosteko aukera izan du jendeak.