2011/07/10

Hasi dira Santutxuko Jaiak!

Beste urte batez, Sangutxu, Santutxuko kaleetara gerturatu da, bederatzi egunez auzoko kaleak girotzera. Goizetik hasita, igarri da jai giroa auzo guztian zehar, txistulari, fanfarrea etb.en laguntzarekin.Ondoren, Gaztedi dantza taldearen 60. urtemuga ozpatu asmoz, bazkari herrikoia antolatu da Basarrate plazan. 200 lagun inguru bildu dira bertan, sagardo kupela eta musikaz lagundurik. Ondoren, erromeriarako aukera ere egon da.


!8:30ak aldera, kuadrilek poteoa antolatu dute plazaz plaza joko ezberdinak burutuz. Karmelo plazara heltzean, jende guztia bildu eta txistulari eta Ardoa barrura fanfarrearen musikarekin segizioa egin dute Basarrate plazaraino. Bertan pregoia irakurri, txupina bota eta Santutxuko bandera igoz jaiei hasiera emateko. Orduan izan dugu Sangutxu berriro ikusteko aukera.





Aurtengo pregoia, Gaztedik irakurri du 60. urtemuga dela eta. Bertso batzuekin hasi, eta 9 egunetan zehar auzoko kaleetan parte hartzen eta gozatzen egotera jendea animatuz bukatu dute.

Txupinazoaren ostean, giro ederra egon da txosnetan. Gauean, Gozo Gozo berbenak dantzan jarri du plazan bildutako jendea.