Giro aparta egon zen igande goizean Basarrate plazan goizeko 10etatik aurrera. Hamaika kuadrilek hartu zuten parte urteroko bakailao txapelketan.
Goiz osoan zehar prestatzen ibili ziren plazan zehar barreiaturik zeuden kuadrilak, ARDOA BARRURE txarangak musika jotzen zuen bitartean.
Sari banaketa 13:00ak aldera hasi zen, Errekaldetik etorritako Arfox aurkezle famatuaren eskutik eta ordu bietan epaimahaiak epaia eman zuen. Zaila izan zen aukeraketa baina azkenean hauexek izan ziren irabazleak:
1. Abalantxa
2. Santutxutarrak
3. Basarrate
4. Bildurrutia
ZORIONAK GUZTIEI eta DATORREN URTERA ARTE!!