2011/07/14

Gazte bazkaria

Ostegun egurdia, 15.00ak eta dena prest aurtengo gazte bazkariari hasiera emateko.


Santutxuko hainbat gazte hurbildu dira gaur Basarrate plazan antolatutako gazte bazkarira. Asko izan dira bai, baina Santutxuko gazte guztiak behar ziren prestatutako janari guztiarekin bukatzeko. Izan ere sekulako platerrak zerbitzatu izan dira, inork gutxik bukatu ahal izan dituena. Goxo goxo zegoen gainera bertaratutakoen hitzetan.
Eguraldiak gaur bai lagun izan dugu eta giro ona ezin hobea bihurtzen lagun du. Bazkaria bukatu eta gero bertaratutakoak denbora luzez egon dira berbetan, bazkari arrakastatsua beraz.